Tartekaritza instituzio bat da, zeinen bidez norbanakoek (pertsona fisikoak zein juridikoak), paktatu edo hitzartu dezaketen haien artean sortzen diren eztabaidak edo arazo auzigaiak ebazteko, ez direla erakunde judizial arruntetara joango, baizik eta, tartekari bati edo batzuei, eztabaidaren erabakia gomendatuko zaiela. Tartekari edo Arbitro hauen erabakiak, justiziaren administrazioak arazoa ebaztu balu bezalako eraginkortasuna lortuko du, hau da, gauza epaitua eta betearazlea kontsideratuko da” (“Euskal Kooperatiben Tartekaritza Eskuliburua”. Egileak: Santiago Merino Hernández, Mª Pilar Rodríguez Alvarez eta Fernando San José Martínez)
Fernando San José Martínez-ek, San José Abogadosen kide fundatzailea, abokatutzaren ofizioa, bere Letratuaren posiziotik, Euskadiko Kooperatiben Goi Kontseiluaren Arbitro lanarekin, bateragarri egiten du. 1996. urtetik Kontseilu honen partaide izanik, Kooperatiben mundurekin erlazionatutako asunto anitzetan parte hartzeko aukera izan du.
Halako ibilbideak, era berean, 1998. urtean argitaratutako Euskadiko Kooperatiben Goi Kontseiluaren antzinako Arbitrai Araudiaren elaborazioan eta baita berriki indarrean sartu den Araudi berriaren erredakzioan ere, biziki parte hartzeko balio izan dio.