San José Abogados-en profesional talde bat dugu zuri aholkuak emateko prest, bai izatezko bikote edo ezkontza burutu aurretik, bai eskubide, betebehar eta erregimen ekonomikoei dagozkien berezitasunei buruz, beti ere zure kasu konkretuari egokituz, eta bai ezkontza aurretiazko itunak edota ezkontza-hitzarmenak sinatzean laguntza eskainiz.
Bikote krisialdietan ere aholkatzen zaitugu, bitartekaritzari lehentasuna emanez.
Zure banantzea edo dibortzioa tramitatzen dugu, beti ere, zuen egoera pertsonalak, familiarrak eta ekonomikoak kontutan izanik, elkar adostasuneko zein adostasun gabeko auzi baten bitartez.
Hitzarmen arauemaileak egiten trebeak gara, eta bai seme-alabei dagozkien neurriak, pentsioa, bisitak, bestelako gastuak, etxebizitzaren erabilera, eta abarrekoak finkatzerakoan prest gaude zuri aholkua emateko. eta ondarearen inguruko gaiak.
Epaietan eta hitzarmen arauemaileetan bildutako itunen ez betetzearen ondorioz sortzen diren arazoei aurre egingo diegu, auzi exekutiboen bidez, sortutako kalteak konpontzeko asmoz.
Familia arloan eramaten ditugun bestelako gaiak:
– Izatezko bikotekideen banantzea (seme-alabei dagozkien neurriak eta ondarearen inguruko gaiak).
– Adingabekoak (guraso-agintea, kustodia, seme-alabatasuna eta tutoretza)
– Pertsona zaharren zuzenbidea (zaintza, tutoretza, bisitak)
– Familiaren Nazioarteko Zuzenbidea (adingabekoen lekualdatze ez-zilegia, atzerriko titulu judizialen exekuzioa)